Leitza eta bere inguruak

Turismo.navarra.es

Nafarroako ipar-mendebaldean dago herri hori, Leitzarango zabalgune batean, Plazaolako bide berdeak zeharkatuta eta mendiz inguratuta; han-hemenka ageri diren baserriak besarkatzen dituzten auzoek osatuta dago. Inguruan belardi berde ugari daude, eta horietan, ardiak eta behiak bazkatzen dira, edo zaindutako baratzeak, ibai handiak edo baso sarriak ageri dira. Emaitza margolan eder bat da, klima atlantikoa nagusi den ibar horren idiosinkrasia islatzen duena.

Gaur egun oso ongi komunikatua dago Iruñearekin (50 km) zein Donostiarekin (36 km).

Alde Zahar politaren zaindari altxatzen da San Migel eliza -herriko gune askotatik ikusten da-. Leitzako eguneroko estanparen zati dira bere dorre ikusgarria, bere arkupe neoklasikoa eta bere harri gris urdinkara. Bere karriketan barna etxe handiak daude, bi isurialdeko teilatuak, zurezko balkoiak eta teilatu-hegal handiak dituztenak. Zurezko armazoia duten etxeak eta jauretxeak ere ez dira falta. Klase horretakoa da udaletxea. Bere altxaeran harri gris urdinkara ageri da, eta arkupe, terraza eta rococo estiloko armarria ditu.

Leitza nabarmentzen da, gainera, bertan ospe handiko kirolariak jaio direlako, esaterako, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak, Mikel Nieve txirrindularia, baita herri kirolarekin duen harreman estuarengatik ere. Kirol horiek antzinako eguneroko bizimoduaren omenaldia izan nahi dute, baita nekazaritzako lan gaitzena ere. Mikel Saralegi edo Iñaki Perurena izenak asko entzuten dira harrijasotzaileei buruz hitz egiten bada. Izan ere, Iñaki Perurenak harriari eskainitako museo bat sortu du, Peru-Harri izena duena.

Eta aukeran duzun plazer sortan...

  • gastronomia dastatzea, besteak beste, txistorra edo haragi erreak dituzu ahoa gozatzeko.
  • Ibilaldiak Leitzalarrea bezalako paisaia sorginduak ezagutzeko. Zuhaitz zaharren baso gotikoa da hori, herritik 13 kilometrora; hor aise suma daiteke sorginen edo lamien itzala Izaietako izaien artean.

BA AL ZENEKIEN...?

Leitza ha sido uno de los escenarios de la película "Ocho apellidos vascos", dirigida por Emilio Martínez-Lázaro y protagonizada por actores de primera fila como Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde y Carmen Machi. Premiada con 3 Goyas en 2015, fue la película más taquillera de 2014 y hasta esa fecha la más vista en la historia de España.

Leitza, herria

  •         Harriz eta egurrez egindako etxeak, balkoi eder eta luzeekin. Betako esaera zaharra batek dio bertako etxeak elkarren artean haserre daudela.
  •         Filmen eszenatokia: buena nueva, 8 apellidos vascos Dantza, Goenkale…
  •         San Miguelgo eliza: XVII. mendearen bukaeran eraikia. Inguruko ikuspegi ederra.
  •         Udaletxea eta Euskal Herria plaza: Herriko gune nagusia. Merkatua ortzilero.
  •         Bertze intereseko lekuak; Aieneko garbilekua, Iberoko bilduma arkeologikoa.

Inguruan...

  •         Leitzalarrea: Izaietako izeidia. Legalki monumentu natural bezala babestua.
  •         Ixkibar: Aisialdi gunea mahaiak, erretokiak eta panelekin hornitua.
  •         Aralarko San Migeleko Santutegia: Nafarroako espiritualtasun gunerik zahar eta errotuenetakoa.
  •         Intereseko bertze lekua: Peru harri (Harriaren parkea. Leitza), Orgiko basoa…

Aktibitateak etxetik kanpo

  •         BTT ibilbideak Plazaolako bide berdetik: Donostia eta Iruña batzen zituen trenbide zaharretik ibiltzeko 50km baino gehiago.
  •         Oinezko ibilbideak: Aukera zabala inguruan; Iribasko iturburua, Leitzalarrea, Albisuko begiratokia…
  •         Mendukiloko kobak: Barrunbe natural ikaragarriak magiaz eta xarma eta misterioz beteak.
  •         Turismo aktiboa: Beigorri abentura parkea (Familientzako egokia).

Arriaran Landetxea

Gorriztaran 23 – Leitza (Nafarroa)
Tfno. +34 646 918 750
info@casaruralarriaran.com