Espazio komunak

Arriaran Landetxeak hainbat toki ditu amankomunean bizitza egiteko.

Kanpoaldean, hainbat animalia ezberdin aurki ditzazkezu, baserriko ohitura zaharrei jarraipena emateko mantendu ditugunak.
Horretaz gain, berdegune ugari, barbakoa eta jolastokia ere baditugu.
Autoak bertan utz ditzakegu, landetxeko sarreratik 5 metro eskasera.

Barrualdean, Landetxera sartu bezela, etxeko egongela eta jantokia aurkituko dituzu alde batetik, eta sukaldea bestetik:

Egongelan, telebista, bi sofa, beheko sua eta errestauratutako kutxa zarra daude beste gauza batzuen artean.
Sukaldea erabat egokituta dago, ontzi garbigailuarekin, arropa garbigailua, kuberteria eta sukaldeko hainbat tresnekin. Ez duzu ezer ekarri beharko.  Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan eta argituko dizugu.
Jantokian, 12 pertsonentzat egokitutako haritzezko mahai handi eta polit bat aurkituko duzu, bere ahulkiak eta guzti.

Azkenik, egongela eta sukaldearen artetik, logeletara doan ate bat daukagu, bi zonaldeak bananduz.

Etxearen beheko solairua familia osoaren aisialdirako egokitu dugu. Jolas toki honetan joku eta entretenimendu asko aurki ditzazkezu: futbolina, pin-pon mahaia, diana, mahai jokoak, musika ekipoa... baita rokodromo bat ere.
Arriaran landetxean ez duzu aspertzeko denborarik izanen!

Arriaran Landetxea

Gorriztaran 23 – Leitza (Nafarroa)
Tfno. +34 646 918 750
info@casaruralarriaran.com