Ihoteriak: Leitzako ihoteak urtarrileko laugarren asteburua eta hurrengo astelehen eta asteartean ospatzen dira.
Sagardo eguna: Leitzako kultur taldeak urtero antolatzen duen Kultur Aroaren barruan ospatzen da sagardo eguna, maiatzeko azken eta ekaineko lehen asteburuetan.
San Juan Bezpera: Ohitura den bezela, ekainaren 23ero San Juan bezpera ospatzen da Leitzan. Arratsaldetik ekitaldi ugari izaten dira herrian, eta gaueko San Juan suen aurretik 1.000 herritar inguru biltzen dituen autogestionatutako herri afaria ospatzen da plazan.
Herriko Festak: Abuztuaren 10etik 15era ospatzen diga, San Tiburtzio patroi duela.
Talo eguna: Talo eguna Irailean ospatzen da, egun horretarako hainbat ekitaldi antolatzen direlarik.
Orantzaro (Olentzero): Orantzaro egunean, herriko etxeetan panpinezko Olentzeroren erakustaldi bat ikus dezakegu. Arratsaldeko Olentzeroren etorrerak herriko jende asko biltzen du plazan.
Beste jarduera batzuk: Zintzarri jotzea, Errege Magoen kabalgata, Mikologialdia, Santa Ageda, etab.
Jarduera hauen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, ondorengo web orrietan konstsulta dezakezu: