Xehetasun guztiekin prestatua…

Egongela

Jantokia

1. Logela

2. Logela

3. Logela

Ingurunea

Sukaldea

Sutondoa

Jolas tokia

Ingurune pribilegiatuaren erosotasun maximoa

Máxima comodidad en un entorno único.

Gure landetxearen proiektu berrian murgilduta...

2017an gure etxeari erabilgarritasun berri bat ematea helburu hartu genuen eta gure aiton-amonen garaian bizi zen bizimodua zuek guztiekin partekatu ahal izateko, etxea xehetasun guztiekin berritzea erabaki genuen Landetxe zoragarri hau sortuz.

Erabaki, iritzi eta plano-prozesu luzearen ondoren, zuen gustukoa izatea espero dugun landetxe hau da emaitza. Erosotasun guztiak dituen landetxea da, baina betiere, inguratzen gaituen mendi, animalia eta zonaldearen lasaitasunak ahaztu gabe (mantenduz)

Ireki berri dugun Arriaran Landetxea 11 pertsonentzat prestatua dago, eta etxe osoa asteburuetarako edo aste osorako aloka dezakezu.

Solairu bakarrean eta ezinduentzat erabat egokituta, etxeko sarreran sukalde eta egongela zabalak egingo digu harrera, beheko sua, egongela eta jateko toki paregabeak dituelarik alde batetik, eta erabat egokitutako sukaldea beste aldetik. Etxearen barrualdean, 6 logela dauzkagu, gela bakoitza bere komunarekin (horietako 3 ezinduentzat egokituta baita ere).

Kanpoko aldetik, berdegune ugari daude, barbakoa, aisialdirako jolas toki babestua eta babestu gabea, piknikgunea, etab. Euskal baserriaren funts tradizionala alde batera ez uzteko ere, ikusgai izanen dituzu mantendu ditugun animalia batzuk, ardiak, ahuntzak eta zaldiak adibidez.
Kokapenak bista bikainaz gozatzen du, mendia eta landaredi hostotsuz inguratuta baitago landetxea. Erabateko intimitatea dauka, baita erosotasun handia ere, Leitza herrigunetik 5km bakarrera bait gaude.

Ohiko bizimodutik deskonektatzea, atseden edo aire freskoa hartzea, familia edo lagunekin hainbeste egonaldi on bat igaro nahi baduzu, gure landetxea da zure aukerarik onena zalantzarik gabe.

                                                                         Erregistro zenbakia: UCR01134

Arriaran Landetxea

Gorriztaran 23 – Leitza (Nafarroa)
Tfno. +34 646 918 750
info@casaruralarriaran.com