Gure etxea

Ireki berri dugun Arriaran Landetxea 11 pertsonentzat prestatua dago, etxe osoa asteburuetarako edo aste osorako aloka dezakezularik.

Solairu bakarrean eta ezinduentzat erabat egokituta, etxeko sarreran sukalde eta egongela zabalak egingo digu harrera, beheko sua, egongela eta jateko toki paregabeak dituelarik alde batetik, eta erabat egokitutako sukaldea bestetik. Etxearen barrualdean, 6 logela dauzkagu, gela bakoitza bere komunarekin (horietako 3 ezinduentzat egokituta baita ere).

Kanpoko aldetik, berdegune ugari daude, barbakoa, aisialdirako jolas toki babestua eta babestu gabea, piknikgunea, etab. Euskal baserriaren funts tradizionala alde batera ez uzteko ere, ikusgai izanen dituzu mantendu ditugun animalia batzuk, ardiak, ahuntzak, ahateak, antzarrak eta zaldiak adibidez.
Kokapenak bista bikainaz gozatzen du, mendia eta landaredi hostotsuz inguratuta baitago landetxea. Erabateko intimitatea dauka, baita erosotasun handia ere, Leitza herrigunetik 5km bakarrera bait gaude.

 

Arriaran Landetxea

Gorriztaran 23 – Leitza (Nafarroa)
Tfno. +34 646 918 750
info@casaruralarriaran.com